XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sakro sendo eta gorputzu horren eraketan, jadanik narrastietan agerturiko bi orno sakroez gain, aurre- eta atze-ornoen kopuru kontsideragarriak hartzen du parte.

Sakroaren atzetik orno kaudal askeak datoz, eta atzerengoak, geruza oseo perpendikular eta bakarra eratzeko fusionatuta daudelarik, pigostiloa hain zuzen; beronek luma lemariak daramatza.

Orno zerbikalen arteko giltzadura, zela-itxurako artikulazioak dira, eta hortik datorkie hegaztiei duten sama-higikortasuan.

Hegaztien kranioa narrastienaren berdina da, orokorrean, batez ere saurioena begiraturik.

Tipikoki, kranio tropibasikoa da, narrastiek baino orbita handiagoekin.

Narrastietan bezala, kondilo okzipital bakarra dago, basiokzipitalaren atze-aldetik ateratzen dena, era horretan, kranioak bizkarrezurrarekiko kasik angulu zuzena eraturik.

Zerebroaren neurri handiagoekiko harmonian, kranio-barrunbea kapazitatez gehitu da.

Eskuamosala kapsula kranianoaren parte bihurtu da, karratu mugikorra artikulatu zaiolarik (estreptostilia).

Karratu eta maxilarra arku zigomatikoaren bidez lotuta daude, zeina narrastietako behe-arku zigomatikoari bait dagokio, karratu-jugalez eta jugal finuez eratutakoa.

Mokoaren goi-baraila, premaxilarrez, maxilarrez, eta nasalez osotua, dortsalki lotzen zaio kranio-kapsulari, horrela, nolabaiteko mugikortasuna mantendurik: hegaztiak mokoa zabaltzean, karratuaren behe-muturra aurrerantz biratuz maxilarraren atze-behe angeluarekiko mugitzen da, honetarako, arku zigomatikoak eta aho-sabaiko hezurrek (pterigoideoak, palatinoak), biela gisa funtzionatuz.

Septu interorbitala osifikatu egin daiteke, neurri handi batetan behintzat, septu nasal oseoarekiko deslotuta geraturik.

Basisfenoidea, parasfenoidearekin lotuta dago; orbitosfenoidea eta alisfenoidea ere existitzen dira.

Hegaztietako kranio-hezur guztiak, ohi ez den bezala, meheak dira; horrez gainera, hezurrok barrunbe pneumatikoak dituzte, kranioa arinago bihurtuz.

Hala eta guztiz ere, ba dute behar besteko erresistentzia, zeren, oso fase goiztiarrean hezurrak fusionatu egiten bait dira josturarik gabe.

Aipaturiko barrunbe pneumatikoak, barrunbe nasal edo tinpanikoan jatorria edukirik garatuko dira.

Orno zerbikalek beraiekin fusionatutako sahiets laburrak daramatzate.

Orno dortsalak, bata bestearekiko bi pieza mugikorrez osoturiko sahiets luzeagoen bitartez lotzen zaizkio esternoiari.

Torax-kaiolaren sendotasuna, pieza dortsal bakoitzeko behe-muturretik atera eta hurrengo sahietsari lotzen zaion apofisi untzinatuaren bidez gogortuta dago (processus uncinatus).

Hegaztien esternoia oso luze eta zabala da, eta hegan egiteko gaitasuna duten hegaztietan, hego-muskuluen txertaketarako baliagarria den gila agertzen du, karina deritzona.